BLE elkartea
a) Aurkezpen orokorra
Biharko Lurraren Elkartea 1993-an sortu da Donapeleun. Garaian, ipar Euskal Herrian bi laborari biologiko baizik ez ziren. Gainera, kontseilari teknikoak Paueko laborantza ganbarakoak ziren eta honek ez zuenez bio saila lantzen, aski zaila zen biologikoki lan egitea. Beraz, teknika biologikoak landu nahi zituen 20 bat laborariko taldea osatu zen, besteak beste, laborantza autonomo eta ekonomo baten garatzeko. Gogoetatu ondotik, BLE elkartea sortu zuten elgarrekin formatzeko, ikastaldiak eta ikerketa batzuk eginez.
Emeki-emeki, kide kopurua emendatzen joan da eta langile baten beharra agertu da, orduan 1996-an lehen langilea hartu dute postu erdiz.
Berantago, 1998 urtetik 2003 urtera Frantziak sail biologikoaren garatzeko politika eraman du eta horri esker 2000-tik 2003-ra konbertsio ainitz izan dira laborantza konbentsionaletik biologikora.
Ondorioz, eskaria emendatu arau, BLE elkartea garatu da eta gaur egun 4 langile eta 150 kide ditu (teknika biologikoak erabiltzen dituzten laborari konbentzional eta laborari biologikoekin) eta Arrapitz federazioan da. Gainera, bere lanari esker, 70 laborari biologiko dira ipar Euskal Herrian.
B.L.E.-ren proiektuaren oinarriak:
Ø B.L.E.-k Euskal Herrian Labobantxa Biologikoa eta laborantxa autonomo eta ekonomoa independenteki garatzeko lan egiten du. Gure lurraldearen egiazko garapen iraunkorraren motorea den laborantxa EKOLOGIKOAREN PROIEKTUA lantzen du.
Ø Laborari bakoitza bere etxaltearen teknikalari da, B.L.E.-k laborari(x)en erabakitze autonomiarentzat erreferentziak animatzen, formatzen eta xerkatzen ditu.
B.L.E. lur-erreferentzia arloan kokatzen da, datuak etengabe etxalteen errealitate
Ø tekniko, ekonomiko eta sozialarekin erkatuz.
Ø Talde lana pribilegiatua da, entsegu desberdinen trukatzea, praktiken eta jakintzen hedatzea errexten baitu eta parte hartzaileek hobeki ikasten baitute.
Ø B.L.E.-k laborantxa orokorki so egiten du, lurretik mahainera : produktuaren kalitatea sare osoan zehar lortzen da, hautu bakoitzak, praktika bakoitzak beste batzuengain eragina du, eta bere ingurumenean ondorioak ditu.
Ø B.L.E.-k Laborantxa Biologikoa laborantxa molde eta kalitate ikur ofizial bezala ezagutarazteko lan egiten du. Laborariak haien proiektu ekonomikoetan laguntzen ditu hurbileko zirkuituak pribilegiatuz (ekoizle / kontsumitzaile erlazio zuzena).
b) Elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuak:
BLE elkarteak Euskal Herrian laborantza biologikoa garatu nahi du, laborantza iraunkorra, ekologikoa, autonomoa eta ekonomoa bultzatuz. Helburu horren lortzeko, ordaintzen duten partaidetzaren truke, bere kideer hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie : ikastaldiak ; hazkuntzen, baratzeen eta mahastien segipena ; konbertsioak ; salmenta laguntzen du eta babes sindikala segurtatzen du.
Lehen lehenik, elkarteak bere kideentzat teknika biologikoer buruzko ikastaldiak antolatzen ditu BLE-ko langileekin edo kanpoko animatzaileekin. Hala ere, helburuetariko bat laborarien arteko komunikazioa da.
Ondotik, laborariek teknika horiek haien etxalteetan, mahastietan edo baratzeetan esperimentatzen dituzte eta BLE-ko langileek laborariak segitzen dituzte, laguntza teknikoa ekarriz, baina beti ber ideiarekin : laborariak teknikak ikas ditzan, ondotik autonomoa izaiteko.
Bestalde, elkarte honek laborariak laborantza konbentzionaletik biologikora iragaiten laguntzen ditu : laborariak aholkatzen eta segitzen ditu, baita dozieren egiten laguntzen ere. Horrezgain, langile batek ekoizpenak biologikoki saltzeko merkatuak xerkatzen ditu, ekoizleek ez dituztelako beti bio produktuak bezala satzen ahal, erran nahi baitu produktu konbentzionalen (ez biologikoen) prezioan eta baldintzetan saltzen dituztela. Beraz feira eta saloin desberdinetan ibiltzen da, hego Euskal Herriko eta Frantziako elkarte biologikoekin harremanetan da…
Azkenik, BLE elkarteak ekoizle biologikoen babes sindikala segurtatzen du, haien ekoizpenak baloratuak eta errespetatuak izan daitezen. Adibidez, 2009-an aterako den bio legediaren aurka aterabideak bilatzen ditu, gaur egungoa baino malguagoa baita, beraz industrialen alde baita eta laborantza biologikoaren oinarrizko lege batzuk ahanzten baititu.
|
Nos partenaires:
Euskal Erakunde Publikoa - L'Office Public de la Langue Basque soutient
BLE pour la traduction ou l'édition de documents en euskara - pour toute
information : www.mintzaira.fr"
|
BLE, l'agronomie et l'élevage bio basque opensource(*) !
BLE, c’est l’acronyme de Biharko Lurraren Elkartea, association de paysans et paysannes du Pays basque qui fête son vingtième anniversaire en 2013.
Quelques chiffres qui la caractérisent : 350 adhérents à jour, 17 administrateurs-trices, 5 animateurs-trices ! « Notre but est de développer une agriculture biologique autonome (les paysans doivent être maîtres de leurs décisions techniques) et économe (au niveau des intrants ou de la consommation énergétique)».
Pour cela, BLE programme une trentaine de formations de 1 à 5 jours dans l’année, dans le but de diffuser ce que l'on appelle des « pratiques novatrices ». « Il s’agit de repérer des exploitations agricoles témoins, des pratiques innovantes, et d’échanger largement et librement autour des savoir-faire universels qu’elles ont mis en pratique en matière d’agriculture, d’agronomie ou d’élevage biologique ancrés à leur territoire». Ce travail de fond concerne environ 500 fermes sur les 4000 qu’on trouve en Iparralde* et correspond aux 3/4 de l’activité de l’association.
Produire Bio, local et autonome
BLE organise aussi des évènements annuels destinés à sensibiliser le tout public, comme par exemple le salon bio Asunak qui a lieu début septembre, et dont le succès ne se dément pas. « Avec ce salon, nous travaillons sur le circuit court et la proximité ; car pour nous, le Bio se doit aussi d’être local. »
Toujours dans la logique de ses valeurs de solidarité, l’association prône la diversification des productions et des débouchés, afin de réduire la dépendance à certains marchés. « Nous mettons en relation des producteurs, valorisons les projets communs et axons sur des thèmes porteurs, comme la restauration scolaire, par exemple. Nous militons aussi pour que les prix des produits soient accessibles au plus grand nombre… ». Bref, tout est fait pour que les paysans adhérents acquièrent une certaine autonomie.
A BLE l’adhésion est ouverte à toutes les sensibilités, à toutes les fermes, tant que l’esprit d’origine n’est pas dénaturé ;-) et que le projet collectif est partagé. Toujours dans cet esprit d'ouverture, BLE s'appuie sur la force des différents réseaux dans lesquels elle est résolument engagée : fédération Bio d'Aquitaine / FNAB, fédération Arrapitz (14 structures d'Iparralde), FNCIVAM (BLE est statutairement et philosophiquement un Centre d'Initiatives pour Valoriser l'Agriculture et le Milieu rural), collectif EHKO (les 6 groupements bios d'Euskadi, Navarre et Iparralde).
De la ferme à l’assiette
« Nous avons un budget annuel qui flirte autour des 400 000 Euros, mais nous avons aussi mille ans de recherches devant nous !» « Il y a énormément de demandes techniques. Tous les fonds que nous recevons sont dédiés à l’expérimentation, à la formation et à la diffusion de pratiques de qualité ».
A l’heure où les OGM, les élevages intensifs et la « malbouffe » sont sévèrement montrés du doigt, BLE œuvre pour notre santé : celle de l’agriculture du Pays basque et celle du consommateur final… Car ne l’oublions pas : tout ce travail fait en amont se retrouvera forcément dans nos assiettes !
(*) opensource : La désignation open source s'applique aux logiciels dont la licence respecte des critères précisément établis par l'Open Source Initiative, c'est-à-dire la possibilité de libre redistribution, d'accès au code source et aux travaux dérivés
|
d)Finantzamenduak eta garapen sailak
Zerbitzu guzi horien finantzatzeko laborarien partadeitza ez denez aski, B.L.E.-k proiektu berri bakoitzarentzat txostenak egin behar ditu, Kontseilu Orokorraren, Eskualdeko Kontseiluaren, Europear Batasunaren, baita VIVEA eta ADEFPO bezalako egituren diru laguntzak ere lortzeko.
Bestaldetik, B.L.E. garapen sare batzuetan sartua da, informazioak errexkiago trukatzeko, hots, hobeki komunikatzeko :
- Ipar Euskal Herriko 13 egitura biltzen dituen Arrapitz federazioan da. Elkarte horiek barnatzen dituzten gaiak lotuak direnez usu elgarrekin lan egiten dute, bakoitzak ahal duena ekarriz. Konkretuki, AFOG-ak laborariak konduen egiten laguntzen ditu, adibidez, diru laguntzen ukaiteko laborariek erabiltzen duten onkailu kimiko eta natural kopurua kalkulatu behar dute, eta ohartu dira onkailu sobera erabiltzen dutela. Orduan, B.L.E. deitu dute eta horrek onkailuen erabilpenari buruzko ikastaldia egin du. Arrapitzen bidez lotzeak beste abantail batzuk ere ekartzen ditu, alegia, 3 egitura, AFOG-a, B.L.E. eta Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkarteen bulegoak ber etxean kokatuak dira.
- « Bio d’Aquitaine » federazioan da, Akitaniako beste bio elkarteekin harremanetan izaiteko. Ekitaldi batzuk elgarrekin antolatzen dituzte, besteak beste, Arto Biltzaileen besta.
Beti ber helburuarekin, Hego Euskal Herriko Ekonekazaritza eta Biolur Nafarra egiturekin ere harremanetan da.
e)Lanaren banaketa urtean zehar
Urte osoan zehar proiektuak lantzen dituzte eta babes sindikala segurtatzen dute. Hala ere konbertsio proiektuetan otsailatik maiatzera lan gehiago bada, laguntzen ukaiteko txostenak maiatzeko itzuli behar direlako. Promozio lana aldiz, guti gorabehera martxotik azarora egiten da ekitaldietan: « Pestizidarik gabeko astea » martxoan, « Bioterra » ekainan, « Asunak » irailan, « Lurrama azaroan »…
Lan teknikoa ordea, urte osoan egiten da, baina lan desberdinak egiten dira urtaroen arabera :
|